Wednesday, 11 November 2026

Grebai

 Neure gora-beherek, zalantzek eta intuizioak bideratuta, bulegora etorri naz gaur.


Espainiagaz, jende oldeakaz eta sindikatuakaz (COVID egoeran, Bitxialdian, non eta zertan?) bat egitea kosta egiten zait asko, kili-kolo dabilen jende askogaz bat egin gura dudan aldi berean.

Ezharro daitort. BFAn barne greba moduko bat egin dot gaur be, neure isolamendu moduko honetan. Zerbitzu minimoak. 

Eta gaur Indepe-ra itzuli naz, aspalditxoko partez. Besteak beste, hau topa dot han, etxebizitzaren gaiaren harian.

Han topatu dodaz be, argi apur bat eman didaten Silveiraren bertsook. Eta harritu, GdM-ren karaoke blogean agertzeagaz. Zer ete?

Kaixo Felix ixasilver naiz txakurra deitu zizuna modu polita ez zela aldez aurretikan jakituna baña lortu nun bai lortu ere horrrekin bilatzen nuna ahantzi bazaizu, porsiakasore hona nere erantzuna Denbora joana hausnarketari etzaionez lagun txarra Kazetariek zabaldu zuten bertsio bat ta bakarra zalantzan jarri eziña bera ez al da bitxi xamarra ze kristo izan zen ados etzena ixilarazi beharra? Zuk telebistan,, irratietan eta egunkarietan lau haizetara zabaldu zenun beldurra modu denetan sentiaraziz bizitza bera beldurgarria benetan eta txertoen ondorioz zenbat hil dira azken urtetan Donostiako hospitaleko ZIUek nolako sona hartu zuten zu ziñen ezkero bertan buru zen gizona bapatean uy, gogoratu dut han larri gaixo zegona jendea hiltzen zu bertso jartzen ze gusto txarreko broma ta orain zihur zu zarela bat txertatu gabe dagona jendea hiltzen zu bertso jartzen ze gusto txarreko broma ta orain zihur zu zarela bat txertatu gabe dagona Negazionista esan zenidan argudiotan zein urria gelditzen ziñen, nahiz ta iraina ez den taktika berria gaitza inorrek etzun ukatzen baina bere jatorria isolatu ez den birus bat zen? ze igerlek igerria? jendea hiltzen zu bertso jartzen ze gusto txarreko broma ta orain zihur zu zarela bat txertatu gabe dagona PCR-ak diagnosian erabiltzeko hautua ongi dakizu izandu zela maltzurkeriz gauzatua hola bihurtu zenuten zirku intzidentzi metatua argi utziz hau dela herri bat arras manipulatua jendea hiltzen zu bertso jartzen ze gusto txarreko broma ta orain zihur zu zarela bat txertatu gabe dagona gorritu gabe aipatze hutsa asintomatikoena haseran broma ziren ta gero haserrea eta pena mediku batek ez ote daki ume batek dakiena ez dela inoiz gaixoa izan sintomarik ez duena mediku batek ez ote daki ume batek dakiena ez dela inoiz gaixoa izan sintomarik ez duena





Monday, 20 July 2026

Dr. Sterz (Pfizer Europe-ko toxikologia arduradun ohia), Bundestagen: 60.000 Alemanian

Mathew Crawford-ek pilo bat idazten dau, informazio ikaragarri emonda, eta buru-mapixki ganera!

Artikulu hau irakurtzen, Dr Sterz aurkezten digu, Pfizer Europe-ko toxikologia arduradun ohiak azaltzen digu argi Covid-19aren aurkako "txerto" hura inoiz ez luketeela homolagatu behar. Alemanian 60.000 inguru hil omen ziren "txertoak" eraginda, Dr. Sterz-en arabera.

 <iframe id="odysee-iframe" style="width:100%; aspect-ratio:16 / 9;" src="https://odysee.com/%24/embed/%40NiONiP%3Af%2FHelmut-Sterz%3A0?r=6gH5onzoSU7gTowEBo9csH4zUeeohdsr" allowfullscreen></iframe>

Testigantza eman du berriki Alemaniako Bundestag-eko Covid-19ko kudeaketa ikertzeko batzordean. Hemen behean Odysee-n nola laburtzen duten Ni Oubli Ni Pardon ekoek:

03/2026 Auditionné le 19 mars par la commission d'enquête du Bundestag allemand sur la gestion du Covid-19, le Dr Helmut Sterz, ancien responsable de la toxicologie de Pfizer Europe, affirme que le vaccin Comirnaty n'aurait jamais dû être homologué. Il dénonce l'absence d'études essentielles avant autorisation (cancérogénicité, toxicité sur la reproduction), qualifie le processus d'« expérimentation humaine interdite » et rappelle que le rapport post-commercialisation de Pfizer faisait état de plus de 1 200 décès suspects en deux mois. Il estime à environ 60 000 le nombre de décès potentiellement liés au vaccin en Allemagne et souligne que le produit administré à la population, fabriqué avec de l'ADN bactérien, différait du produit hautement purifié utilisé lors des essais cliniques.
 
Pufa!
 
ge 
 

 

 

Thursday, 3 July 2025

Pekorotza. Jairo Restrepo, maisu


Zenbat jakintza eta zelako argia elkarrizketa horretan!

Jairo Restrepo eta lagunen webgunea: https://lamierdadevaca.com.

Aipatutako liburu bat:

"El suelo vive" dokumental pizgarri honetan ezagutu dugu Jairo. Ipar hartzeko moduko argiz, ideiaz eta bidez betea dago dokumentala. 

Ormusa aipatzen dui, besteak beste. Busturialdean be horren haizeak badabiz. Horretaz ikertzeko gogoz jartzen gaitu.


Ekiteko sasoian, orduantxe, polito!

ge

Tuesday, 1 July 2025

Internet labana, Funtziona kili-kolo

 




Labana moduan, internet. Informazioa, ideiak, elkar-laguntza e.a. zabaltzeko balio du; eta baita ere, iruzurra, burujatetza, menderatzea, faszismoa etabarrak zabaltzeko. 

BFAn egiten dodan zeregin interesgarrienetakoa da, ziur aski, Funtziona blog hau hornitzea.

Inguruko funtzionarioei eta kanpoko herritarrei, funtzerritarrei eta funtzerri-gurei ere esaten dotset tarteka, eraldatu behar dogula, zeroratu arte, administrazioa, eta blog horretan azaltzen dodazela nire zergatiak, kezkak, ideiak,...

Azken aldian, orain arte ez bezala, "moztu" egin digute (eta gainerako BFAkoei be?) adierazbide hori. Goiko irudi horretan dakarrena agertzen jata. Beren-beregi eginda? Arau aldaketa orokor bat, besterik gabe?

Tira, idazten jarraituko dogu, argi da, eta aurrerantzean akats gehiago eginda edizioan-eta.

Akastasun horrek, baiki, balioa gehitzen dio emaitzari. 

Izan be, "komunikazio" honetan guztian, benetan berresten doguna zera da-eta. Hemen ari garen artean, interneten jainkotasuna eta boterea indartzen dogu zelanbait, eta geure buruak haren mirabe makurtu, gero eta gehiago. The method is the message.

Zirriborro akastunek askoz balio handiago daukate, di-da kaleratutako ideia eta datu printzak. 

Norbaiten pizgarri balitz?

ge

Friday, 27 June 2025

Guggastakeria, ALC Mundakan "magia egiten"

(Instagramera ekarri dogunetik, kopitsaska.)

Oso bortitza egin jaku, gaur #Mundaka ko horma batean @agirre_lehendakaria_center izenekoen etorrera igartzea.

Goizeko 6etan, #zulora gentozela, blausta, kartel ikaragarri itsusia!

Koloreak, ikurrak, testuak, kode elektronikoak,... pufa, ze gogorra!

#GuggenheimUrdaibai #GuggenheimUrdaibaiEz
#GuggenheimUrdaibaiStop

2008 bueltan hasitako "serie" tamalgarri honen azken kapitulu hauetan, goitik behera diseinatutako estatuaren beste eraso bat somatzen dogu.

Bitartean, egunero-egunero egiten ari diren hainbat "txapuza" (egoitza turistikoak, zaharren egoitzak, Osakidetzak herritarrak tratatzeko hainbat modu kaltegarri, diru-laguntzak laguntxuei bai hori beti eraginkorki, jan-txakurren hedabide propagandistiko diru publikoz sustengatuak, eraikuntza eta hirigintza negozio zikinak, droga gehiegikeria eta tenteltze orokorra sustatu bazter orotan, nekazari arloa alde orotatik kaltetu,...) egiten jarraitzen dute, ia inork ezer esan gabe.

Badakizu, magoen antzean, #Guggastakeria espektakularki zentzungabe honetara herritarron eta taldeen arreta erakarri ezker eskuaz, eta bitartean, eskuinagaz #txapuza guztiak aurrera.

#NoizArte?

#HolyKapitalismoa


@agirre_lehendakaria_center en kartelagatiko (https://www.instagram.com/p/DLZfCgtsqhXteNpMzgdSbHENiLcubLLdgF2_Mc0/) astindu horretatik askatzeko, kopia bat egin eta iruzkin batzuk atera jakuz. Zuribaltzeko goiko horretan dekozuz.

BFAgaz kontratua izanda, gure ardurapeko zereginetako bat, deretxat.

#Funtzerritarrak
#zulora #zulotik
#HolyKapitalismoa

Ze iritzi?

ge

Monday, 16 June 2025

Gerra iruzurrak

Militar ibili zen urte askoan, goraka, saritua eta.

Halako baten heldu egin zen gizona, antza, eta 

gerra iruzur itzela dela azaltzeko liburuki entzutetsua idatzi zuen 1935ean Smedley Butler-ek.

Hemen deskargatu dezakezu, entzuteko moduan, hemen gazteleraz.

ge